XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bai al-dakizu, arri bat urrutira botatzean egin dezakezun kaltea, begiak zapiz estalita badauzkazu?.
Orobat, ez dakizu, oso txikiak deritzaizkizun marmar-arriak jaurtitzean dagikezun kaltea,
Kritika egitea, urratzea, ez da zailla: argin-peoiak ere ba-daki arri landu, bikain eta ederrezko Eliza Nagusia urratzeko pikotxa dantzatzen.
Eraiki, egin, ori da, argin-maixueri dagokien lana.
Nor zera zu, nagusiaren jokabidea epaitzeko?- Ez al-dezu ikusten, arek zuk baiño epaibide geiago daukala; geiago ikusia dala: aolkulari zuzen, jakintsu ta neurritsuagoak dituala; eta batez ere, zuk baño grazi geiago, grazi berezi bat, Jainkoaren laguntza indartsu, ta argi dan